Huerta de Peraltako langileek, 28 eguneko grebaren ostean, lekzio argi bat eman digute, BORROKAK MEREZI DU! Borroka beharrezkoa da. Azken urteetako bestelako langile borrokek mezu berdina helarazi digute: eskubdieak ez dira eskatzen, borrokatu egin behar dira!
80. hamarkadan agintari neoliberal batek mezu argi bat helarazi nahi izan zigun: “There is no alternative”. Urtez urte gezur hori entzun behar izan dugu kasu askotan sinestera ere iritsi garen arte. Horren islada egunero kaletik entzuten ditugunak: “Es lo que hay” “Zer egingo diogu?” ” Que más quieres…”.
Alternatibarik ez dagoela sinestarazi nahi digute, beraiek inposatutako prekarietate eta esplotazio egoera onar dezagun. Gure gurasoak baino okerrago biziko garen lehenengo belaunaldia gareal asimilatu eta bizitza duina izateko gure eskubide orori uko egin deizaiogun. “Es lo que hay”.
Baina, langile antolakuntzak historian zehar argi erakutsi du borrokak merezi duela. “No Es Lo Que Hay!”. Gaurko ofentsiba neoliberal honen aurrean Euskal Herrian bizi izan ditugun hainbat esperientziek ere hala erkusten digute. Langile klasea gara eta denok batera, elkartasunean, gauza handiak lor ditzakegu: “NO Es Lo QueHay!”.
Kaleak berotzen hasiak dira (langile grebak, pentsiodunak, mugimendu feminista…) eta gazteok ezin dugu huts egin. Gure garaia da, antolatu eta borrokatuz etorkizuna irabazteko garaia.
Borrokak merezi du
#NoEsLoQueHay
