Urte honen hasieran Bilbon ostalaritzan lanean diharduten hainbat langile Eraginen bidez antolatzen hasi ziren beraien egoera prekarioaz kezkatuta. Lehen pausoa beraien lanpostuetan betetzen ez zen egungo ostalaritza hitzarmenak bildutako eskubideez informatzea izan zen. Horretarako, hitzarmenaren eskubideen berri ematen zuten paperezko baliabideak atera eta urtarrilaren erdialdean taberna gehien dauden Alde Zaharreko guneetatik zabaltzera joan ziren, horien artean Plaza Barria.
Bertako taberna baten aurrean jarritako kartel horietako batzuen harira Udaltzaingoak 3 pertsona identifikatu zituen. Testu honen bidez jakinarazi nahi dugu identifikatuak izan ziren 3 kide horiei 6750€-ko zigor ekonomikoa ezarri zaiela egun horretan jarritako kartel informatibo horiekin udal gobernantzaren aurka joatea egotzita.Azpimarratu nahi dugu kartel horien edukia Ostalaritzako Hitzarmenaren datu eta eskubideak direla. Alegia, karteletan langileei haien eskubideen berri ematen zitzaien, eta horregatik 2250€ko isuna ezarri die Udalak Ostalaritza Duina taldeko kideetako bakoitzari. Isuna bereziki larria iruditzen zaigu, honen atzean dagoena eskubideen aldarrikapen huts bat delako. Zoratuta gaude? Nora goaz?
Eraginetik jasotakoaren larritasuna ikusita, zigorrari aurre egiteko eta lan eskubideen defentsarako dinamika bat abiaraztea erabaki dugu.
OSTEGUNEAN, EKAINAK 27, 11:00ETAN PRENTSAURREKOA DEITU DUGU OSTALARITZAKO LANGILEEKIN BATERA BILBOKO PLAZA BERRIAN.
Bilboko langile eta eragileei prentsaurrekora batzeko gonbita eta deia luzatzen diegu. No Es Lo Que Hay! Ostalaritza Duina!

Eskumako agintariek beti patroien alde, langileen aurka.
Atsegin dutAtsegin dut