Eraginen erantzuna enpresarien komunikatuari

Gaur goizeko 12:00tan pailazoz mozorratutako enpresari talde batek mehatxu erako komunikatua egin du eta euskal gazte langileei galdegin diete azaroaren 29an beraiekin batzeko intentzioaren inguruan. Eraginen erantzuna jarraian:

Beldur eta asimilaziotik ofentsiba eta antolakuntzara pasatzea. Hori da Eraginetik Bilbo, Bizkaia eta Euskal Herriko gazte langileei luzatzen diogun erronka. “Es Lo Que Hay” eta “zure adinarekin zer espero duzu?” famatuak entzutera ohitu egin gintuzten eta, horren poderioz, bizi dugun prekarizazio prozesu basatia (txirotze prozesu, alegia) fenomeno meteorologiko bat dela sinestarazi ziguten. “Historiako belaunaldi prestatuena” izaten hasi ginen eta “gurasoak baino okerrago biziko den lehen belaunaldia” izaten amaitu dugu. Eta hau guztia, “Es Lo Que Hay” lemapean, gorputzean sartu eta edozein lan baldintza onartzera eraman gaituen diguten beldur eta ikarari esker.

Ustezko krisi ekonomikotik irten gabe eta sistema kapitalistaren atzeraldi berria atarian dugula, gazte langileak izan gara botere ekonomikoaren ofentsiba gogorkien jasan dutenak. Arazoa dirurik ez zegoela sinestarazi nahi ziguten, baina jakin badakigu honen funtsa gutxi batzuen aberastasun ikaragarrian dagoela. Krisiaren hasieratik EAEko gazteok %20ko soldata jaitsiera sufritu dugu, %10 aberatsenak bere irabaziak izugarri handitu dituen bitartean. Lan erreformek eta administrazioek hartutako botere ekonikoaren aldeko erabakiek, lan baldintzen okerragotze izugarria ekartzeaz gain, enpresariek, gure auzoetan apustu etxeak eta joko aretoak sartuz, dugun diru apurra lapurtzeko aberaste arin eta merke baten fikzioa saldu digute. Alegia, lan merkatuan lortu ezin dugun dirua jokoaren bidez lortuko dugula sinestarazi eta beharrizan egoera aprobetxatuz lapurreta teknika zaharberrituak auzo guztietara zabaldu dituzte.

Prekarietatea, esplotazioa, apustu etxeak, patriarkatua, kapitalismoa… bizi ditugun basakerien zerrenda luzea egin dezakegu gazteok. Bizitza duina nahi dugunontzat amesgaizto zerrenda luzea. Horregatik, Bilbo eta inguruko herritako gazte langileak azaroaren 29an, azken urteetan egin bezala, kaleak hartzera gonbidatzen ditugu. Amesgaiztoak antolatuta eta haginak zorroztuta harrapa gaitzatela!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s