"No Es Lo Que Hay" ozena gazteon amesgaiztoekin bukatzeko

Ostiralean, azaroak 29, gazteok Bilboko kaleak hartu genituen. Eraginek inoiz deitutako manifestazio jendetsuena izan zen ehunka gazte langile batuz. Jarraian mobilizazioak emandako hainbat eduki, Topatu eta Ecuador Etxearen laguntza bikainarekin:

Ostiralekoak gauza askorako gai garela argi utzi zuen baina, horretarako, indarrak batzen jarraitu behar dugu eta gazte gehiago antolatu. Hemen manifestazioaren amaieran egindako irakurketa eta luzatutako deia:

Hemen gaude gazteak! Gu ere kalean gaude, gu ere borrokan gaude! Gora gu!

Lehenik eta behin, eskerrik asko gaurko mobilizaziora gerturatu zareten guztioi. Eraginek denbora zeraman gazteok kalera atera behar genuela esaten, “bere gurasoak baino txarrago biziko den lehen belaunaldia” ezin zelako egoera honen aurrean isilik geratu. Lortu dugu, gaur gazte langileok argi eta garbi esan dugu: NO ES LO QUE HAY!

En los últimos años hemos visto como la ofensiva neoliberal ha acelerado un proceso de precarización; atacando nuestros derechos y dejando consecuencias dramáticas: jornadas de trabajo interminables, parcialidad que inestabiliza nuestras vidas, salarios de mierda que no dan ni para pagar el alquiler, incumplimiento de convenios y contratos… Pero, hemos despertado! Hemos despertado para acabar con estas pesadillas!

Lo egiten uzten ez diguten amesgaizto gehiegi dauzkagu, beldurrez bizitzera kondenatu nahi gaituztenak, prekarietatea onartzera eraman eta etorkizunik gabe utzi nahi digutenak. Amesgaizto horiek eredu kapitalista heteropatriarkalaren ondorio dira eta bai, hemen ez gaude salbu, hemen ez da batzuek saldu nahi diguten Oasirik.

Bilbo eder eta idealaren fantasiarekin ahoa betetzen zaie zenbait arduradun politikori. Ez dute ordea diru publikoaz finantzatutako BBK Live festibaleko langileek jasan behar izan zituzten esklabutza egoeraz ezer esaten. Bi hilabete beranduago eta furgonetan batean ilara itxaronez jaso behar izan zuten beraien soldata. LOTSAGARRIA!

De mientras, ponen alfombras rojas a empresas como Glovo, Deliveroo, Uber… que son el Caballo de Troya para dinamitar los derechos laborales bajo la figura de los falsos autónomos y acabar de desmantelar el sistema público de protección social.

Estos responsables políticos también permiten, por ejemplo, que sea casi imposible encontrar un establecimiento en Bilbo donde se cumpla algo tan básico como el convenio de hostelería. Hori guztia gutxi balitz, kontsumoan oinarritutako aisialdi eredu alienatzailea da gazteok hiri honetan gure denbora librea igarotzeko dugun eskaintza bakarra. Gero eta ohikoagoak diren apustu etxeak eta makro jaialdiak horren adibide.

Udazken beroa iragarrita zegoen eta borroka sozialen olatuak aurrera doaz indartsu. Pentsionistak, mugimendu feminista, larrialdi klimatikoaren inguruko mobilizazioak, langileen greba etengabeak… Azken honekin lotuta, gure zorionik beroena eman nahi diegu Bizkaiko Metalgintzako Langileei. Gora zuek! Frente a los que nos dicen que las huelgas no sirven para nada, nosotras decimos: BORROKAK MEREZI DU! Bai horixe!

Gazteok gaur lo ez gaudela erakutsi dugu. Garai historiko honetan lehen lerroan egoteko hautua egin dugu eta aipatutako sektoreekin batera borrokatzeko sekulako aukera dugu datorren urtarrilaren 30ean Hego Euskal Herrian deituriko Greba Orokorrean. El 30 de enero todas a la Huelga General. Por nuestros derechos sociales, por una vida digna, por nuestro futuro.

Argi dago zer egin behar dugun: antolatu eta borrokatu. ANTOLATU ETA BORROKATU!

Borrokak merezi du, NO ES LO QUE HAY!

Gora Langileon Borroka! Gora Eragin!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s