Sobran motivos, no hay escusas! U30 Gazteok Grebara

Eragin Bilbok adierazpen honen bitartez urtarrilaren 30ean Eskubide Sozialen Kartak deituriko grebarekin bat egiten duela jakinarazten du. Jarraian zita honen garrantzia azpimarratzen duten eta horretara atxikitzera eraman gaituzten arrazoiak:

  • Greba deialdiaren aldarrikapenekin erabateko adostasuna. Azken urteotan etenik gabe jasotzen ari garen prekarizazio prozesuari aurre egiteko neurriak proposatzen dira hiru esparru nagusiren inguruan: pentsioak, lana eta bizitza duina. Emergentzia sozialeko egoera honetan politika publikoak kapitalaren mesedetara egon ordez, langile klasearen bizi baldintza bermatzera bideratu behar dira.
  • Grebak langile klaseko sektore eta borroka ezberdinak batzeko duen borondatea. Eraginek bere jaiotzatik beti aldarrikatu izan du era honetako espazioen sorrera, aniztasunetik borroka amankomunak artikulatzeko beharra. Kapitalismoak  sustatu nahi duen atomizazio eta sektorizazioaren aurrean, klase batasuna! Horregatik, Euskal Herrian eskubide sozialen alde dauden eragile guztiei ere greba babesteko deia helarazten diegu.
  • Momentu historiko honetan gazte langileon aktibaziorako aukera. Azken urteotan borroka sozialen olatu handiak izan ditugu gurean: pentsionistak, mugimendu feminista, metalgintzako grebak… Bizi baldintzak are eta gehiago kaskartzearekin mehatxatzen duen atzeraldi berri baten atarian ezinbestekoa da gazte langileok olatu horietara batu eta gure etorkizunaren alde antolatu eta borrokatzea.

Sobran razones, no hay escusas! Gazteok Grebara!

Jarraian Euskal Herriko beste gazte eragile batzuekin osatutako gazte aldarrikapen taula:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s